Kargatzen...
Itxi

AINTZATESPENA

Bilbao Basketek Mouhammad Fadal omendu du, Bilboko itsasadarrera eroritako gizon bat erreskatatu zuen gaztea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Fadalek bere izena zeraman Bilbao Basketen kamiseta bat jaso du Isabel Iturbe Bilboko klubeko presidentearen eskutik, Miribillan bildu den zaleek txalo zaparrada beroa eskaintzen zioten bitartean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Surne Bilbao Basketek Mouhammad Fadal gazte senegaldarra omendu du Bilbao Arenan jokatu den MoraBanc Andorra taldearen aurkako partidaren atarian. Fadalek Bilboko itsasarradera erori zen gizon bat erreskatatu zuen joan zen ekainean, itota hil zedila eragotziz.

Hala, omenduak bere izena zeraman Bilbao Basketen kamiseta bat jaso du Isabel Iturbe Bilboko klubeko presidentearen eskutik, Miribillan bildu den zaleek txalo zaparrada beroa eskaintzen zioten bitartean.

Erreskate hori baino hilabete lehenago, senegaldar gazteak 'Bihotz Kantxa' proiektuan parte hartu zuen, saskibaloia auzoetako kantxetara hurbiltzen duen eta kirol honen bidez inklusioa sustatzen duen Bilbao Basketek bultzatutako ekimenean, hain zuzen ere.

Albisteak (3)

Bideoak (1)