Euroleague Basketball
Gescrapek bosgarren partida behartzearekin amesten du
Erredakzioa
Miribilla efektuaren babesarekin CSKAren aurka jokatu beharreko partida irabaztea espero dute. Errusiarrak 2-1 agintzen dute kanporaketan. Partida 20:30ean hasiko da eta ETB-1ek zuzenean eskainiko du.
Gescrap Bizkaiak partida historikoa jokatuko du ostiral honetan (20:30ean) Bilbao Arenan. CSKA Moskva izango du aurkari Euroligako final-aludenetako kanporaketako laugarren partidan.
Talde bizkaitarraren helburua bosgarren partida behartzea da. Asteazkenean lortutako garaipenak indar handia eman dio Bilbao Basketi. Garaipenak bakarrik balio dio Katsikarisek zuzentzen duen taldeari, bestela Euroligatik at geratuko baitira.
Bestalde, CSKAk ez zuen espero asteazkeneko partida galtzea eta gutxiago jipoia hartuta galtzea. Oso haserre daude errusiarrak azken partidan eman zuten irudi kaskarrarekin eta kanporaketa erabakita utziko zukeen garaipena nahi dute.