Itxi

71-73, Miribillan

Gescrap Bizkaiak duintasunarekin esan dio agur Euroligari

Erredakzioa

Katsikarisen mutilek azken segundora arte borrokatu dute, baina CSKAko jokalariek euren kalitatearekin erabaki dute neurketa. Errusiako taldeak 3-1 irabazi du kanporaketa.

Gescrap-CSKA. Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

71 - Gescrap Bizkaia (15+13+19+24): Jackson (19), Vasileiadis (9), Mumbru (8), Hervelle (10), D'or Fischer (12) -hasierako bostekoa-: Raul Lopez (3), Blums (4), Grimau (-), Banic (4), Mavroeidis (2) eta Josh Fischer (-).

73 - CSKA (21+18+17+17): Teodosic (4), Siskauskas (13), Kirilenko (23), Khryapa (10), Krstic (13) -hasierako bostekoa-; Gordon (3), Shved (2), Vorontsevich (2) eta Kaun (3).

Bilbao Basketek eta CSKAk gogor hasi dute norgehiagoka, baina pixkanaka Errusiako taldearen kalitatea nabarmendu da Bilbao Arenan. Siskauskasek ederki gidatu du Moskuko taldea erasoan eta 11-14 markagailuan goitik jarri dira zuriak. Aurreneko laurdena 6 puntu markagailuan behetiklbukatu du Gescrap Bizkaiak (15-21).

CSKAko jokalariak gero eta erosoago egon dira Miribillako kantxan eta markagailuko aldea handitu egin dute (22-30). Katsikarisen mutilek ezin izan dute kanporaketako hirugarren neurketako taldeko jokoa aurkitu eta Moskuko taldeak 11 puntuko aldea lortu du atsedenaldiaren aurretik (28-39).

Hirugarren laurdenean Gescrap Bizkaiak markagailuko aldea murritzea lortu du (35-42), baina CSKAko jokalariek erritmoa bizitu egin dute eta hamar puntuko aldea berreskuratu dute (41-51). Kirilenkok erakustaldia eman du Miribillako kantxan eta Moskuko taldeak abantaila ona lortu du (47-56).

Katsikarisen mutilak sei puntura jarri dira azkenengo laurdenean Vasileiadisen hiruko bati esker eta Bilbao Basket partidan bete betean sartu da (57-63). Hervellek puntu garrantzitsuak lortu ditu eta Aaron Jacksonen saskiraketa bati esker 4 puntu behetik jarri da Gescrap Bizkaia. Amaierarako zazpi segundaren faltan Aaron Jacksonek bi jaurtiketa libreak sartu ditu eta markagailuan 70-71jarri dira etxekoak. Teodosicek bi jaurtiketa libreak sartu ditu ondoren (70-73), eta norgehiagoka 71-73koarekin bukatu da.

Albisteak (3)