Kontratua berritzea
Ludde Hakansonek kontratua berritu du Surne Bilbao Basketekin
I. G. | EITB MEDIA
26 urteko jokalariak bere denboraldi hoberenetakoa egin du Endesa Ligan, partidako 9,4 puntu, 3 asistentzia eta 1,8 erreboteko batez bestekoak lortuz. Gainera, erabakigarria izan da zenbait partiden amaieran.
Surne Bilbao Basketek eta Ludde Hakansonek bi aldeen arteko kontratua berritzeko akordioa lortu dute. Horrela, jokalari suediarrak hirugarren urtez jarraian jokatuko du Bilboko taldearekin. Gainera, kontratua beste urtebete luzatzeko aukera barne hartu du akordioak, Bilbao Basketek sarean argitaratutako ohar batean jakinarazi duenez.