FITXAKETA
Tomeu Rigok beste urtebete jarraituko du Surne Bilbao Basketen
I. G. | EITB MEDIA
25 urteko jokalariak 79 partida egin ditu Bilbao Basketen, horietako 43 Endesa Ligan, eta ACB Ligarako azken igoera bizi zuen azken jokalaria da.
Tomeu Rigo eskolta mallorkarrak bosgarren denboraldiz jarraian jokatuko du Surne Bilbao Basketen, kontratua beste urtebeterako berritzeko akordioa lortu ondoren, Bilboko taldeak jakitera eman duenez.
25 urteko jokalariak 79 partida egin ditu Bilbao Basketen, horietako 43 Endesa Ligan, eta ACB Ligarako azken igoera bizi zuen azken jokalaria da. 2020-2021eko denboraldia lesio larria jasan ondoren, 2021-2022ko denboraldian itzuli zen kantxetara, 17 partida jokatuz.