Itxi

Bajak

Whitey, Sulejmanovic eta Rosa jokalariek ez dute Surne Bilbao Basketen jarraituko

Agentziak 1 EITB Media

Leer en Castellano

Hiru baja horiek konfirmatuta, Endesa Liga bukatu zuen taldetik Georgios Tsalpouris hegaleko pibotaren etorkizuna da argitzeke dagoen bakarra.

Sulejmanovic, Bilbao Basketen partida batean. Argazkia: Efe.

Jeff Withey, Emir Sulejmanovic eta Ignacio Rosa jokalariek datorren denboraldian ez dutela Bilbon jokatuko konfirmatu du Surne Bilbao Basket taldeak. Aurreko egunetan, klubak Ludde Hakanson, Nikola Radicevic, Agustín Ubal, Francis Alonso eta Michale Kyser jokalarien bajen berri ere eman du.

Witheyren kasuan, 2,13 metroko pibot estatubatuarrak Bilbon egindako bi urteko ibilbidea amaitutzat eman du. Erreferentziako bosta izan da, eta errebotean eta presioan azpimarratzeko lana egin du. Aurreko denboraldian 9 puntu, 6,3 errebote eta 1,2 tapoi egin  zituen batez beste.

Sulejmanovicek, aldiz, bere bigarren denboraldia egin du Miribillan. Aurten makal hasi eta hobera egiten joan da, batez beste 7,3 puntu eta 6,1 erreboteko estatistikarekin. Rosari dagokionez, bigarren mailako papera izan du, baina hala ere 31 partida jokatu ditu eta aipatzekoak dira Igokea (17 puntu) eta Darussafakaren aurka (10 puntu) Europan egindako lan ona.

Hiru baja horiek konfirmatuta, Endesa Liga bukatu zuen taldetik Georgios Tsalpouris hegaleko pibotaren etorkizuna da argitzeke dagoen bakarra.

Taldean jarraituko dutenak

Oraingoz, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak zortzi jokalari ditu 2023-24 denboraldirako, horietariko hiru, berriak: Sacha Killeya-Jones Britainia Handiko pasaportea duen pibot estatubatuarra, Kristian Kullamae hegaleko estoniarra, eta Melwin Plantzar joko antolatzaile suediarra.

Halaber, taldean jarraituko dute Adam Smith, Tomeu Rigo, Xabi Rabaseda, Alex Reyes eta Denzel Andersson jokalariek.

Albisteak (3)