Fitxaketa
Bilbao Basketek Tryggvi Hlinason pibota fitxatu du, 2025era arte
EITB MEDIA
Hlinason, 25 urtekoa eta 2,16koa bera, aurreko Endesa Ligako bigarren jokalaririk onena izan zen jarritako tapoiak kontuan izanik, Casademont Zaragozan. Partidako 1,7 txapel lortu zituen, bai eta 7,4 puntu sartu eta bost errebote hartu ere; 11,8ko balorazioa izan zuen, gainera.
Surne Bilbao Basketek Tryggvi Hlinason pibota fitxatu du, asteartean Bilboko klubak jakitera eman duenez. Hlinason, 25 urtekoa eta 2,16koa bera, Casademont Zaragozatik iritsi da Bizkaiko taldera, eta 2022-23 denboraldian Endesa Ligako jokalaririk onena izan zen bi puntuko jaurtiketen ehunekaoari erreparatuta, % 78 ertdietsita, eta bigarren onena izan zen lortutako tapoiei dagokienez, Real Madrileko Tavaresen atzetik. Hain zuzen ere, partidako 1,7 txapel jarri zituen, bai eta 7,4 puntu sartu eta bost errebote hartu ere; 11,8ko balorazioa izan zuen, gainera, batez beste.
Hlinason internazionala da Islandiako selekzioarekin, eta Zaragozan azken lau denboraldietan jokatu du: "Gure iritziz, txapelketan garrantzitsua den pibot bat fitxatu dugu, eta esperientzia du, gaztea bada ere. Bi zonetan da sendoa, sendoenetakoa. Erasoan, arreta handia eskatzen die aurkarien defentsei, batez ere saskirantz jarraitzen duenean, eta defentsan, ordea, presentzia handia du, beldur handia sortzen du. Espero dugu oso garrantzitsua izatea taldearentzat, ziur gaude toki aproposa duela Bilbao Basket bere ibilbidean aurrerapausoak ematen jarraitzeko".
Hlinason ez ezik, Bilbao Basketek beste zortzi jokalari ere baieztatu ditu 2023-24 denboraldirako: Sacha Killeya-Jones, Kristian Kullamae, Melwin Plantzar, Adam Smith, Tomeu Rigo, Xavi Rabaseda, Alex Reyes eta Denzel Andersson, hain zuzen.