Itxi

DENBORALDIAURREA

Bilbao Basketek sei lagunarteko jokatuko ditu denboraldiaurrean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lehena abuztuaren 26an izango da, Palentzia Basket talde igo berriaren aurka. Denboraldiaurrea irailaren 15ean amaituko da, Euskal Kopan, Baskoniaren aurka.

Nikola Radicevic, Real Madrilen aurka. Argazkia: EFE

Surne Bilbao Basketek ezagutzera eman du denboraldiaurrean jokatuko dituen sei lagunartekoen egutegia, Endesa Ligako 2023-2024 denboraldia prestatzeko. Irailaren 25an egingo du debuta, Miribillan, Morabanc Andorraren aurka.

Prestaketa sasoiko lehen neurketa Palentzia Basket talde igo berriaren aurka izango da, abuztuaren 26an, Laredon, Emilio Amavisca kiroldegian, 19:00etan.

Irailean, hilaren 2an, Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldea Real Madrilen aurka arituko da, Iruñean, Nafarroa Arenan, 19:45ean. Hilaren bigarren astean, Bilboko taldea Porton egongo da irailaren 8tik 10era, Paredes International Cup txapelketa jokatzeko, Porto, Lieja Basket eta Stal Ostrow taldeekin batera.

Denboraldiaurreko azken norgehiagoka Euskal Kopa izango da, Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutakoa. Hilaren 15ean jokatuko da, Baskoniaren aurka, Galdakaon, Urreta kiroldegian, 19:30ean.

Albisteak (2)