FIBA Europe Cup
Bilbao Basketek gertu ditu final-laurdenak, Botevgrad mendean hartuta (62-94)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aurkariak ahal bezala eutsi dio lehen zatian, baina bigarren zatian amore eman du Adam Smithen partida bikainari esker (25 puntu).
Surne Bilbao Baskete FIBA Europa Kopako final-laurdenetatik gertuago da, Bulgariako Balkan Botevgrad mendean hartu ondoren (62-94). Aurkariak ahal bezala eutsi dio lehen zatian, baina bigarren zatian amore eman du Adam Smithen partida bikainari esker (25 puntu).
Balkan irabazten hasi da, 5-0 eta 7-2 aurreratuz. Azkar erreakzionatu du Surnek Rabasedaren hiruko baten eta Smithen zortzi punturen bitartez, lehen laurdena aurretik amaitzeko (15-20).
0-9ko partzialarekin 14 puntuko aldea lortu du talde beltzak (20-34). Bolada on horrek partida zertxobait gainbehera utzi du, baina oraindik erabaki gabe bigarren zatirako (32-43).
Bost puntu jarraian aldageletatik bueltan, Hlinasonen mate batek eta Smithen hiruko batek norgehiagoka hautsi dute (32-48), baina Balkanek ez du amore eman, eta hamar puntuen bueltan jarri du partida (43-35).
Bikain ibili den Smithek, bi hiruko jarraian sartuz, bere taldea 0-15eko partzialera bultzatu du eta azken laurdenaren faltan partida erabakita utzi du (47-79).
Ordurako, markagailuko alderik handiena eta azken emaitza (62-94) baino ez ziren falta.
Fitxa teknikoa:
62 - Balkan Botevgrad (15+17+15+15): Dixon, Sotirov (11), Gerganov (6), Dimitrov (19) y Zohore (11) -hasierako bostekoa-; Pishtikov (11), Grozev, Gavazov (4), Korestilov eta Mihaylov.
94 - Surne Bilbao Basket (20+23+32+19): Pantzar (7), Smith (25), Rabaseda (3), Andersson (9) y Killeya-Jones (8) -hasierako bostekoa- Renfroe (5), Kullamae (13), Reyes (12), De Ridder (6) y Hlinason (4), Rigo (2) eta Barandalla.
Partzialak: 15-20, 32-43 (atsedenaldia); 47-75 eta 62-94 (amaiera).
Epaileak: Georgios Poursanidis (Grezia), Sinisa Prpa (Serbia) eta Nikolaos Tziopanos (Grezia). Kanporaturik ez.