Itxi

FIBA EUROPE CUP

Bilbao Basketek Europako Kopako final laurdeneterako txartela ziurtatu nahi du, Porto mendean hartuta

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Bilbao Basketen eta Portoren arteko partida 20:00etan hasiko da, Bilbao Arenan, eta zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.

Georgios Tsalmpouris eta Thijs De Ridder Bilbao Basketeko jokalariak. Argazkia: EFE

Surne Bilbao Basketek FIBA Europako Kopako final laurdenetarako txartela lortu nahi du asteazken honetan, Portoren aurka, Miribillan jokatu duen partidan (20:00), baita K Multzoko lidertza sendotzea ere.

Bilbao Basketen eta Portoren arteko partida zuzenean jarraitu ahalko da, 20:00etatik aurrera, ETB4n eta eitb.eus atarian.

Bi helburuak eskura dauzka, baina, garaipena lortuta ere, litekeena da azken jardunaldira arte itxaron behar izatea, hurrengo fasean izango dela baieztatzeko.

Bilbao Basket dago K Multzoaren buruan, Portorekin batera, baina Portugalen jokatutako norgehiagokan, talde bizkaitarra nagusitu zen (72-75). Bigarren tokian, BG Gottingen dago, eta bataz bestekoa kontuan hartuta, Bilbao Basketek abantaila dauka.  

Jaume Ponsarnauren taldea egoera onean dago, sailkapenari dagokionez; eta Portoren aurka galduz gero ere, datorren astean beste aukera bat izango luke, Bilbao Arenan, Balkan Botevgraden kontrako partidan. Talde bulgariarra azkena da, eta dagoeneko ez dauka inolako aukerarik aurrera egiteko.  

Hasiera batean, ematen du Ponsarnauren taldeak ez lukeela arazo handirik izan behar Porto mendean hartzeko. Alabaina, talde portugaldarrak hobera egin du azkenaldian, eta ez da lehendabiziko itzuliko bera. Alemanian, adibidez, 81-87 gailendu zitzaion Gottingeni.