FIBA EUROPE CUP
Bilbao Basketek Botevgrad gainditu du, eta Legia Varsovia izango du aurkari final-laurdenetan
AGENTZIAK | EITB Media
Ponsarnauren mutilek argi eta garbi gainditu dute azken jardunaldiko aurkaria (90-63), eta Poloniara bidaiatuko dute final-laurdenetako joaneko partidan.
Legia Varsovia izango da Surne Bilbao Basketen aurkaria FIBA Europe Cup-eko final-laurdenetan. Martxoan jokatuko da kanporaketa, hilaren 6an eta 13an, joaneko partida Polonian eta itzulikoa Bilbon.
Euskal taldea bere multzoko lehen postuan pasa da hirugarren fasera, asteazken honetan Miribillan Balkan Botevgrad Bulgariako taldearen aurka (90-63) lortutako garaipen garbiarekin.
Legia, bestalde, bigarren izan da Bahcesehir College talde turkiarra gailendu den multzoan. Poloniako taldeak asteazken honetan ziurtatu du hurrengo faserako txartela, Sporting Portugalen pistan jokatutako azken partidan irabazita (86-99).
Garaipen argia azken jardunaldian Ponsarnauren taldearentzat
Bilbao Basketek erraz gainditu du Bulgariako Balkan Botevgrad taldea (90-63) , asteazken honetan Miribillan jokatutako partidan.
Lehen zatia nahiko parekatua izan da (42-38), baina atsedenaldiaren ostean erraz nagusitu dira Jaume Ponsarnauren mutilak; izan ere, poloniarrek ezin izan diote Tryggvi Hlinasonen erritmoari eutsi (16 puntu eta beste 16 baloraziokoak).
Aipagarriak izan dira ere Unai Barandalla gazteak sartutako 9 puntuak.
Fitxa teknikoa
90 - Surne Bilbao Basket (24+18+34+14): Pantzar (8), Adam Smith (2), Reyes (13), De Ridder (8) eta Tsalmpouris (10) -hasierako bostekoa-; Kullamae (4), Rigo (11), Hornsby (8), Rabaseda (4), Hlinanson (13) y Barandalla (9).
63 - Balkan Botevgrad (23+15+13+12): Hannah (10), Sotirov (11), Pishtikov (13), Minchev (13) y Dimitrov (5) -hasierako bostekoa-; Grozev (7), Gerganov (2), Korestilov (2) y Gavazov.
Partzialak: 24-23, 42-38 (atsedenaldia); 76-51 eta 90-63 (amaiera).
Epaileak: Ivor Matejek (Txekia), Jan Baloun (Txekia) eta Edgard Ceccarelli (Frantzia). Ez dute inor kanporatu.