Itxi

Barakaldoko BECean

Bilbao Basketek NBAko talde baten aurka jokatuko du datorren urtean

Erredakzioa

Bilbao-Bizkaia markak munduko liga onenarekin akordioa sinatuko du talde bizkaitarrak NBAko talde bat aurkari izan dezan. Partida Barakaldoko BECean jokatuko da.

Axel Hervelle birrintzea gauzatzen. Argazkia: EFE

Bilbao-Bizkaia markak akordio bat sinatuko du NBAko talde batek Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen aurka partida bat joka dezan datorren urtean. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da honakoa. Partida Barakaldoko BECean jokatuko da.

Imanol Pedrales sustapen ekonomikorako diputatuak esan duenez, "ekimena oso aurreratuta dago, baina sinadura bakarrik falta da". Radio Nacionalen eginda ditu adierazpenak eta Europa Pressek jaso ditu.

NBAko taldearen aurkako partida Barakaldoko BECean jokatuko da, eta aldaketak egin beharko dira pabilioian, 15.500 ikusle sar daitezen. Oraindik, konfirmatzeke dago zein izango den Bilbora etorriko den NBAko taldea. Europa Pressek jakin ahal izan duenez, NBAko delegazio bat, hilabete honetan iritsiko da Bilbora akordioa sinatzeko.

Albisteak (3)