Itxi

Heriotza

Jon Arrinda Bilbao Basketeko sortzaile eta aurreneko presidentea zendu da

EITB MEDIA

Leer en Castellano

91 urte zituela hil da. Arrindak 2000n sortu zuen Bilbao Basket, eta lau urteren buruan lortu zuen Bizkaiko klubak aurrenekoz ACB Ligara igotzea; maila horretan ibili da ordutik, 2018-19 denboraldia kenduta.

Jon Arrinda, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Jon Arrinda Bilbao Basketeko sortzaile eta aurreneko presidentea zendu da, 91 urte zituela, ostiralean Bizkaiko klubak iragarri duenez.

80ko hamarkadan, Jon Arrinda, halaber, Caja Bilbao taldeko presidente ibili zen; Caja Bilbao ere aritu zen Espainiako Estatutako saskibaloiaren maila gorenean. 2000n sortu zuen Bilbao Basket, eta 2004an lortu zuen Bizkaiko klubak aurrenekoz ACB Ligara igotzea; maila horretan jokatu du ordutik, 2018-19 denboraldian kenduta.

Gorka Arrinda semeak zuzendu zuen, hainbat urtez, Bilbao Basket, aitaren lekukoa hartuta.

Albisteak (2)