Itxi

Fitxaketa

Bilbao Basketek Tomasz Gielo hegal-pibota fitxatu du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bilboko klubak iragarritako bigarren fitxaketa da, 2024-25 denboraldirako; Harald Frey joko antolatzailea izan zen aurrenekoa. Gielok 31 urte ditu, 2,05eko altuera du, Poloniako Ligako Strow Wielkopolski taldetik iritsi da, eta Joventuten, Lenovo Tenerifen eta Morabanc Andorran ibilia da.

Tomasz Gielo Poloniako Ligatik iritsi da Bilbao Basketera. Argazkia: Surne Bilbao Basket.

Surne Bilbao Basketek Tomasz Gielo hegal-pibota fitxatu du, 2024-25 denboraldirako, asteartean Bilboko klubak iragarri duenez. Bizkaiko taldearen bigarren fitxaketa da; izan ere, Harald Frey joko antolatzailea izan zen aurrenekoa. Gielok 31 urte ditu, 2,05eko altuera du, Poloniako Ligako Strow Wielkopolski taldetik iritsi da, eta, ACB Ligari dagokionez, Joventuten, Lenovo Tenerifen eta Morabanc Andorran ibilia da.

Poloniako selekzioarekin jokalari internazionala da. Endesa Ligan eta Polonian ez ezik, txapelketa hauetan ere jokatu du: Alemanian, Grezian eta Turkian.

Rafa Pueyo Bilbao Basketeko kirol zuzendariaren iritziz, euskal taldearen fitxaketa berria "esperientzia handiko jokalaria da, Endesa Ligan eta nazioarteko mailan. Jokoan, kalitatea du kanpoko jaurtiketetan eta paseak egiteko, eta erreboteak hartzeko ere bada trebea. Gure ustez, gaitasun horiek lagungarriak dira, guretzat, lauaren postua ondo babestuta izan dezagun".  

Albisteak (4)