Kargatzen...
Itxi

Endesa Liga

Killeya-Jonesek eta Hornsbyk ez dute Bilbao Basketen jarraituko

EITB Media

Leer en Castellano

Killeya-Jonesek 45 partida jokatu ditu beltzezko gizonen elastikoarekin; Hornsbyk, urtarrilean iritsita, 20 jokatu ditu.

Killeya Jones. Argazkia: EFE

Surne Bilbao Basketek ostegun honetan jakinarazi duenez, Sacha Killeya-Jones eta Keith Hornsby estatubatuarrek ez dute Bilboko taldean jarraituko.

Killeya-Jonesek 45 partida jokatu ditu taldeko elastikoarekin, 32 Endesa Ligan eta 13 Europako txapelketan, batez beste 12.7 puntu, 4.6 errebote 7 1.5 tapoi partidako lortuz.

Bestalde, Hornsby urtarrilean iritsi zen beltzezko gizonen kanpoko jokoa indartzera eta 20 partida jokatu ditu taldearen elastikoarekin, Endesa Ligan batez beste 10,6 puntu lortuz.

Albisteak (4)