FIBA Europe Cup
Surne Bilbao Basketek joan-etorriko kanporaketa batean jokatuko du FIBA Europe Cuperako txartela
EITB MEDIA
Beltzezko gizonak serieko lehen tokian egongo dira uztailaren 19an egingo den zozketan, eta orduan jakingo dute nor izango den haien arerioa kanporaketan. Norgehiagokak irailaren 24an eta 27an jokatuko dituzte.
Surne Bilbao Basketek irailaren 24an eta 27an jokatuko du FIBA Europe Cuperako fase erregularrerako kanporaketa, bi partidetan, taldeak asteazken honetan azaldu duenez. Jaume Ponsarnauren mutilak serieko lehen tokian egongo dira uztailaren 19 Munichen egingo duten zozketan. Orduan jakingo dute aurkariaren izena. Kanporaketaren itzuliko hitzordua etxean jokatuko dute beltzezko gizonek, irailaren 27an.
Aurkari posibleak:
Spirou Basket Charleroi (Belgika)
Dinamo Zagreb (Kroazia)
Maroussi BC (Grezia)
Neptunas Klaipeda (Lituania)
Starlites (Malta)
CSM Constanta (Errumania)
BC Prievidza (Eslovakia)
Aurreko sasoian, FIBA Europe Cup txapelketako finalerako sailkatzeko zorian izan zen Bilbao Basket. Izan ere, ezin izan zuen Niners CHemnitzek joaneko partidan Miribillan ateratako 25 puntuko aldea irauli.