Itxi

Zozketa

Neptunas Klaipeda lituaniarra da Bilbao Basketen aurkaria, FIBA Eurocupeko atarikoan

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Joaneko partida Lituanian jokatuko dute irailaren 24an, eta itzulikoa, berriz, Bilbon irailaren 27an.

Bilbao Basketek FIBA Eurocupeko multzoen fasean sartzea du helburu. Argazkia: Efe.

Bilbao Basketek Neptunas Klaipeda talde lituaniarra gainditu beharko du FIBA Eurocup lehiaketako atarikoan, multzoen fasea jokatzeko txartela lortu ahal izateko.

Beltzezko gizonek Lituanian jokatuko dute joaneko partida, irailaren 24an, eta Bilbon itzulikoa, irailaren 27an.

Neptunas Klaipeda 1964. urtean sortu zuten, eta klasikoa da Lituaniako ligan. Bere historiako arrakastarik handienetakoak 2013-14 eta 2015-16 denboraldietan Zalgirisen auka jokatutako ligako finalak dira. Horrez gain, Euroliga jokatu zuten 2014-15 denboraldian. 2023-24 denboraldian seigarren amaitu dute Lituaniako ligan.

Atarikoaren irabazlea J multzoan lehiatuko da, Alemaniako Basket Bonn taldearekin, Bulgariako Balkan taldearekin eta Georgiako Kutaisi eta Eslovakiako Levice taldeen arteko norgehiagokako irabazlearekin.

Albisteak (3)