Itxi

Europe Cup

Bilbao Basket vs Neptunas Klaipeda itzuliko norgehiagoka, ostiralean, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB4n

EITB Media

Leer en Castellano

Surne Bilbao Basketek Europe Cup txapelketako atariko kanporaketako itzuliko neurketa jokatuko du Neptunas Klaipedaren kontra, irailaren 27an, Bilbao Arenan. Partida zuzenean emango dute ETB4k eta eitb.eus-ek. Bilboko taldeak 8 puntuko errenta lortu zuen joaneko neurketan.

Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Surne Bilbao Basketek Eurocup txapelketako atariko kanporaketako itzuliko partida jokatuko du Neptunas Klaipedaren kontra, ostiralean, irailaren 27an, Bilbao Arenan. Norgehiagoka, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en eskutik, 20:00etan.

Bilboko taldeak zortzi puntuko errenta du, joaneko neurketan 66-74ko emaitzarekin menderatu baitzuen aurkaria Lituanian jokatu zen partidan. Beraz, abantailarekin ekingo dio Bilbao Basketek ostiraleko hitzorduari.

Europe Cupera sailkatzeko txartela dago jokoan. Kanporaketako irabazlea txapelketa jokatzeko sailkatuko da.

Albisteak (3)