Itxi

FIBA Europe Cup

Surne Bilbao Basketek Real Madrilen aurkako garaipenari jarraipena eman nahi dio Georgian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

FIBA Europe Cupeko bigarren jardunaldiko partida EITBn zuzenean ikusteko aukera egongo da, ETB4n eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.

Bilbao Basketen artxiboko irudia, Balcanen kontrako partidan. EFE

Joan den igandean Real Madrilen aurka lortutako garaipenari (83-79) jarraipena ematea du helburu Surne Bilbao Basketek, asteazken honetan, Georgian, BC Kutaisi 2010 taldearen aurka jokatuko duen neurketan. 18:00etan hasiko den lehia zuzenean izango da ikusgai, ETB4n eta eitb.eus webgunean.

Jaume Ponsarnauren taldeak jokatutako zazpi partida ofizialetatik sei irabazi ditu denboraldi honetan. FIBA Europe Cupen, beltzezko gizonek Neptunas Klaipeda mendean hartu zuten hasierako kanporaketan, bai joanekoan, bai itzulikoan (66-74, Lituanian; 95-59, Miribillan). Ondoren, multzoen fasea Bulgariako BC Balkan Botevgradi aise irabaziz hasi zuten (95-55).

J taldearen bigarren jardunaldian, Bilbao Basketek hiru hitzordu ditu etxetik kanpo.

Lehena, asteazken honetan, Georgian, Kutaisi 2010 taldearen aurka. Lehen jardunaldian, BC Prievidzaren aurka galtzetik datoz Georgiakoak. Horren ostean, Eslovakiako BC Prievidza eta Botevgrad izango ditu aurkari: urriaren 22an bata eta 30ean bestea.

Albisteak (3)

Bideoak (1)