Itxi

FIBA Europe Cup

Surne Bilbao Basket, Europe Cupeko multzoen faseko hirugarren garaipenaren bila

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Eslovakian jokatuko duten norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, streamingez, eitb.eus atarian, 19:00etik aurrera.

FIBA Europe Cupeko artxiboko irudia

Surne Bilbao Basketek FIBA Europe Cupeko multzoen fasean abiatutako bolada onarekin jarraitu nahi du astearte honetan Eslovakian, BC Prievidzaren aurkako partidan. Bi garaipen lortu ditu orain arte, eta hirugarrena nahi du gaurkoan. Neurketa 19:00etan hasiko eta, zuzenean ikusgai izango da eitb.eus atarian, streamingez.

Prievidza izango du aurkari, Bilboko taldearen antzera, lehen bi jardunaldiak irabazi dituen taldea. Horrenbestez, beltzezko gizonen arerio zuzena da J Multzoaren lidertza eskuratzeko borrokan.

Lau taldeko lau multzo lehiatuko dira txapelketako bigarren fasean. Lehen fasean parte hartzen ari diren hamar taldeetako irabazleak ez ezik, sei bigarren sailkatu onenek  eramango dute aurrera egiteko txartela. Hori dela eta, Prievidza mendean hartuz gero, Surne Bilbao Basketek urrats erabakigarria emango luke hurrengo erronda horretara iristeko.

Eslovakiako taldeak ere lehen bi partidak irabazi ditu. Batetik, BC Kutiasi 2010 georgiarra garaitu du (77-69) eta ondoren, BC Balkan bulgarriara ere mendean hartu du (70-89). Bilbao Basketek ere aldeko emaitzak erdietsi zituen horien kontra: 95-55 BC Balkanen aurrean, eta 57-88 Georgian, BC Kutiasiren aurka.

Bilboko gizonek Las Palmasetik egin dute bidaia Eslovakiara; izan ere, han jokatu zuten larunbatean Dreamland Gran Canariaren kontra. Orain arte, Kristian Kullamae eskolta estoniarra (15,3 puntu partidako, eta 17,5eko balorazioa) eta Melwin Pantzar base suediarra (10,8 puntu partidako, 3,8 asistentzia, eta 15,8ko balorazioa) ari dira datu onenak ematen Europan.

Albisteak (2)