FIBA KOPA
Surne Bilbao Basketek Italian ekingo dio gaur FIBA Koparen bigarren faseari
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Dinamo Sassari izango du aurkari, eta norgehiagoka EITBn ikusteko aukera egongo da: ETB4n eta eitb.eus-en, streaming biez, 20:30ean hasita.
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako bigarren fasea abiatuko du gaur, asteazkena, Italian, Dinamo Sassariren kontra, Palaserradimigni estadioan, 20:30etik aurrera. EITBk partida emango du ETB4n eta eitb.eus-en.
Beltzezko gizonek zailtasunik gabe egin dute aurrera hasierako fasea, zozketan izan zezakeen areriorik gogorrenetako bat atzean utzita: Lituaniako Neptunas Klaipeda. Multzoko gainerako taldeak ere erraz menderatu dituzte: Bulgariako BC Balkan Botevgrad, Georgiako BC Kutaisi 2010 eta Eslovakiako BC Prievidza.
Bigarren fase honetan, Dinamo Sassari ez ezik, Cholet eta ESSM Le Portel ere izango ditu taldean: sei bigarren sailkatu onenen artetik ateratakoa.
Gaur arratsaldean, Ponsarnauren gizonek Nenad Markovic bosniarrak gidatzen duen ekipoa izango dute aurrean. Eimantas Bendzius barneko jokalaria nabarmen daiteke, batez ere (10,5 puntu, 5,5 errebote eta 13,7 puntuko balorazioa FIBA Europa Kopan).
Halaber, Justin Bibbins eta Brian Fobs kanpo-jokalari amerikarrak ere kontuan hartzekoak dira, Michal Sokolowski hegaleko poloniarra, Miralem Halilovic balkaniarra eta Nate Renfro estatubatuarra ahaztu gabe.