Gescrap-Bartzelona (78-77)
Gescrapek denboraldiko aurreneko garaipena lotu du Miribillan
Erredakzioa
Bartzelonak bigarren porrota jarraian jaso du Bilbon. Katsikarisen jokalariek emaitza lortzeko sufritzen jakin dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Fitxa teknikoa:
Gescrap Bizkaia: Zisis (16), Rakovic (10), Mumbrú (15), Vasileiadis (10) y Hervelle (4) -ha
FC Bartzelona Regal: Huertas (8), Ingles (5), Mickeal (5), Lorbek(13), Jawai (6) -hasierako bostekoa-; Sada (-) Navarro (2), Abrines (10), Rabaseda (-), Tomic (16) eta Todorovic (6).
Partzialak: 22-27, 15-16, 20-9 eta 21-25.
Gescrap Bizkaiak Bartzelona Regal 78-77 hartu du mendean. Beraz, Bartzelonak denboraldiko bigarren porrota jaso du Bilbon. Xavi Pascualen jokalariek lidergo falta nabaritu dute eta hiruko jaurtiketetan oso kamuts aritu dira (25-5, % 20).
Bien bitartean, Katsikarisen jokalariak ezin hobeto gidatu ditu Alex Mumbruk.
Nikos Zisis Greziako antolatzaileak etxekoen saskiratzailerik onena izan da, 16 punturekin. Bartzelonan Ante Tomicek puntu kopuru bera sartu du, baina bost falta egin eta egotzi egin dute.
Duela bi denborladiko finalaren errepikapena zen eta aurreneko jardunaldian galdu eta gero bi taldeek garaipenaren beharra zuten.