Polemika
Bilbao Basketek Gescrapek babes akordioa hautsi duela salatu du
Erredakzioa
Bilboko klubak Gescrapek lau urterako sinatutako babes akordioa hautsi duela salatu du, babesleak elastikoetatik izena kntzeko asmoa duelako.
Gescrap enpresak Bilbao Basketi bi aldeek gauzatutako akordioa bukatutzat eman duela adierazi dio, eta Bilboko klubak lau denboraldiko kontratua dela gogoratu du. Bilbao Basketek Gescrapek akordioa ez duela bete salatu du.
Bilbao Basketek 2011ko azaroan lortutako akordioa Gescrapek bukatutzat eman duela burofax bidez jaso zuen, ostegunean. Talde beltzaren ustez, Gescrapek kontratuan akordatutakoa hautsi egin du. Bi aldeek lau denboraldirako akordioa dutela gogoratu du, Europan (Euroligan edo Eurokopan) jokatzearen baldintzarekin.