Larunbatean, 19:00etan
Bilbao Basketek laugarren garaipena jarraian bilatuko du Valladoliden
Erredakzioa
Bizkaitarrak ez dira sekula porrot bakarrarekin heldu jardunaldi honetara. Katsikarisek jokalari guztiak jokatzeko prest ditu garaipena bilatzeko.
Gescrap Bizkaiak Blancos de Rueda Valladoliden Pisuerga Pabiloia bisitatuko du larunbat honetan, 19:00etan. Bizkaitarrek laugarren garaipena jarraian erdietsi nahi dute eta bere historiako hasierarik onena egin ACBn, aurreneko bost jardunaldietan.
Bizkaitarrak ez dira sekula porrot bakarrarekin heldu jardunaldi honetara. Regal FC Bartzelona (78-77), Lagun Aro GBC (65-72) eta Asefa Estudiantes (86-85) mendean hartu eta gero Valladolid azpiratu nahi dute bilbotarrek.
Euskal Kopako garaipenak hazten ari den talde bizkaitarraren konfiantza indartu du. Partida estuak bereganatzeko garaian irmo azaldu da Gescrap, Kanaria Handian galdutako norgehiagoka kenduta.
Fotis Katsikaris entrenatzaileak jokalari guztiak jokatzeko prest ditu garaipena bilatzeko. Real Madrilen eta Valentziaren erritmoari eutsi nahi diote bizkaitarrek. Bide batez azaroaren 7an hasiko den Eurokopari begira prestatu nahi dute bilbotarrek.