Endesa Liga
Vasileiadis: 'Unicaja aurkari zuzena da'
Erredakzioa
Bilbao Basketeko jokalari greziarrak Malagako taldearen aurka garaipena bilatuko dutela azaldu du, talde beltza 'sasoi onean' baitago.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kostas Vasileiadis Gescrap Bizkaia taldeko jokalariak play offetako postua eskuratzeko Unicaja "aurkari zuzena" dela azaldu du, eta horregatik "goian jarraitzeko" igandean garaipena lortzea ezinbestekoa dela onartu du.
"Euroligan hiru neurketatik bi irabazi dituzte. Kalitate eta esperientzia handiko jokalariak dituzte, eta denboraldi ona egingo dute. Hala ere gu fisikoki ondo gaude, ehuneko ehunean gaudela esango nuke, eta garaipena lortu dezakegu", adierazi du Greziako jokalariak.
Vasileiadisi Unicajaren denboraldi hasiera ona ez zaio arraroa iruditu. Endesa Ligako sailkapenean Gescrap Bizkaiarekin 4 garaipenekin berdinduta dago. Gainera, iragan denboraldiarekin alderatuta, "taldeak aldaketa ugari" izan dituela, eta Jasmin Repesa kroaziarra entrenatzaile oso ona dela esan du Bilbao Basketeko jokalariak.
"Hala ere gu sasoi onean gaude. Partida guztietan 40 minutuak borrokatzen ditugu defentsa onarekin eta helburua argi dugu. Gainera gure jokoa hobetzeko oraindik denbora dugu", azpimarratu du Vasileiadisek.