Itxi

Igandean, 12:30ean

Katsikaris: 'Unicajak titulu guztiengatik borroka egingo du'

Erredakzioa

Greziako entrenatzailearen ahotan, Marcus Williams eta Earl Calloway "talentu handiko bi antolatzaileak" ondo defendatu beharko dituzte Unicajari irabazteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gescrap Bizkaiak Unicaja hartuko du igande honetan, Bilbao Arenan. Fotis Katsikaris entrenatzaile greziarraren hitzetan, Andaluziako taldeak "titulu guztiengatik borroka egingo du" denboraldi honetan, nahiz eta taldea "berria izan".

"Zerotik abiatu den talde berri bat da, entrenatzaile berri batekin eta jokalari berriekin. Ez diot arazorik ikusten. Eskarmentua, kalitatea eta kimika ona dute eta presiorik ez. Iaz desengainu handia hartu zuten eta aurten lortzen duten guztia positiboa izango da", ziurtatu du entrenatzaileak.

Greziako entrenatzailearen ahotan, Marcus Williams eta Earl Calloway "talentu handiko bi antolatzaileak" ondo defendatu beharko dituzte Unicajari irabazteko. Gainera, barne jokoan duten nagusitasun teorikoa eragotzi beharko dute, Katsikarisen esanetan.

"Talde altua"

"Errebotea kontrolatzeko eta korrika egiteko talde altua dute. Joko sinplea da, baina oso eraginkorra. Bost bosten kontra ongi defendatzen dute, kanpoko jaurtitzaileek ezin hobeto aprotxatzen dituztelako arerioaren hanka-sartze guztiak. Horregatik defentsan kontzentrazioa izatea funtsezkoa izango da", azaldu du.

Azkenik, Katsikaris "baikor" agertu da, nahiz eta aste honetan Gescrapeko jokalariek arazo fisikoak izan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)