Larunbatean, 18:00etan
Bilbao Basketek bolada onari eutsi eta Kopara hurbildu nahi du
Erredakzioa
Eurocupeko Last 16rako sailkapena lortu berri dute bilbotarrek eta une goxoari jarraipena eman nahi diote Miribillan.
Eurocupeko Last 16rako sailkapena lortu berri dute bilbotarrek eta une goxoari jarraipena eman nahi diote Miribillan. Beltzezko gizonen ibilbidea goraipatzekoa izan da orain arte; izan ere, etxean jokatutako sei neurketak irabazi dituzte, lau ligan eta bi Eurocupen.
Gainera, garaipenak hirugarren postura jauzi egiteko aukera eman diezaioke Bilbao Basketi; izan ere, 7-2ko balantzea duten beste bi taldeek elkarren kontra jokatzen dute jardunaldi honetan, Kanaria Handia Herbalifek eta Valentzia Basketek, alegia.
Fotis Katsikarisek jokalari guztiak prest ditu Manresa hartzeko. Raul Lopez eta Adrien Moerman sendatu dira, eta Lukoil Academicen aurka minutu batzuk jokatu zituzten asteazkenean.