Asteazkenean, 20:15ean
Bilbao Basketek multzoko lidergoa ziurtatu nahi du
Erredakzioa
Vasileiadisek "kolpe gogorra" du bizkarrean, eta ezin izango du Buducnosten aurkako Eurocupeko neurketa jokatu. Hala ere, Katsikarisen taldeak B multzoko lidergoa ziurtatzea bilatuko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bizkaiko taldean Kostas Vasileiadisek ezin izango du neurketa jokatu, "bizkarrean kolpe gogorra" baitu. Greziako jokalariak Endesa Ligako partidan, Assignia Manresaren aurka jaso zuen kolpea, eta medikuek Bilbon uztea erabaki dute.
Miribillako norgehiagokan Fotis Katsikarisen taldeak asko sufritu zuen defentsan Buducnosten aurka, eta azkeneko laurdenean suspertuta, luzapenean garaipena lortu zuen. Horregatik, Alex Mumbru kapitainak Montenegroko neurketa "oso zaila" izango dela azpimarratu du.