Itxi

Fitxaketa

Darrun Hilliard, Surne Bilbaoren lehen fitxaketa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

32 urteko hegaleko estatubatuarra Unics Kazan taldetik dator.

Darrun Hilliard, Surne Bilbaoren lehen fitxaketa Argazkia: @bilbaobasket

Surne Bilbao Basketek Darrun Hillard jokalaria fitxatu du. 1,98 metroko altuera duen estatubatuarra Unics Kazan taldetik dator, eta Bilboko taldeak 2025-2026 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa da.

Hegalekoak Errusiako taldean jokatu du denboraldiko azken txanpa, aurretik Rio Breoganekin Endesa Ligan 26 partida jokatu baititu; partidako 13,6 puntu, 3,7 errebote eta 3,3 asistentzia lortu ditu.

Halaber, 91 partida jokatu ditu NBAn, eta 2018tik Euroligan aritu da Baskonia taldearekin, CSKA Moskurekin, Bayern Munichekin, Makabi Tel Avivekin.

Gainera, urrezko domina lortu zuen AEBko selekzioarekin 2017an, FIBAren AmeriCupen.