Itxi

73-57 Cajasolen aurka

Lagun Arok ezinean jarraitzen du

Erredakzioa

Sito Alonsoren mutilek beste porrot gogor bat jaso dute Cajasolen aurka (73-57). Donostiako taldea efentsan oso gaizki aritu da, eta erasoan akats gehiegi egin ditu.

Lagun Aro-Cajasol. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek denboraldiko bere hamaikagarren porrota jaso du Cajasolen aurka (73-57). Sito Alonsoren taldea erasoan ezinean aritu da, eta defentsan oraindik hobetzeko gauza ugari dituztela argi gelditu da.

Gipuzkoako taldeak partida intentsitatearekin hasi du, eta David Doblas kantxan nagusitu da. Lagun Arok 10-13koa jarri du markagailuan, baina Satoranskyk ederki gidatu du Cajasol erasoan, eta Aito Garcia Renesesen mutilek emaitza iraultzea lortu dute (20-13).

Bigarren laurdenean Sevillako taldeak erasoan gehiago sakatu du, eta Lagun Arok ezin izan du defentsan gogortu. Bogdanovicen erasoan erakustaldia eman du, eta Cajasolek 39-23koa jarri du. Hala ere, atsedenaldia heldu aurretik, Raul Neto brasildarrak hiruko oso garrantzitsua eskuratu du (39-28).

Andaluziako taldeak hirugarren laurdenaren hasieran beste erakustaldi bat eman du erasoan, eta Aito Garcia Renesesen mutilek 20 puntuko aldea lortu dute (48-28). David Doblasek lan ona egin du erasoan, eta Sito Alonsoren mutilek aldea murriztu dute (60-47).

Azkenengo laurdenean Lagun Aro GBCk marlagailuan10 puntura jartzea lortu du (64-54), baina Satoranskyk Cajasol ederki gidatu du. Sevillako taldeak 73-57koa jarri du, eta Donostiako taldeak ezin izan du puntu gehiagorik eskuratu.

Fitxa teknikoa:

73 - Cajasol (20+19+21+13): Satoransky (16), Tepic (7), Asbury (4), Bogdanovic (15), Triguero (4) -hasierako bostekoa-, Burjanadze (-), Williams (8), Sastre (7), Blakney (5) eta Holland (7).

57 - Lagun Aro (13+15+19+10): Salgado (3), Papamakarios (2), Woods (6), Daniel Diez (2), Doblas (16) -hasierako bostekoa-, Taylor (2), Neto (10), Guille Rubio (14), Iberwe (2) eta Kuksiks (-).


Albisteak (1)