Itxi

Akordioa

Lagun Arok eta Korolevek akordioa hautsi dute

Erredakzioa

Donostiako taldea eta Yaroslav Korolev jokalari errusiarrak kontratua hausteko akordio batera heldu dira.

Korolev eta Arteaga. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk eta Yaroslav Korolev errusiarrak akordioa bertan behera utzea erabaki dute. Donostiako taldeak erabakia orain dela aste batzuk hartu zuen, baina gaur konfirmatu du.

Donostiako taldeak 2011ko abuztuan Granada taldetik fitxatu zuen Korolev, baina 2011-2012 deboraldia belauneko lesio larri bategatik galdu zuen.

Komunikatuan, Gipuzkoako taldeak etorkizunerako “onena” opa dio Yaroslav Korolevi.

Albisteak (2)