Denboraldia bukatu arte
Ivan Paunic eskolta serbiarra fitxatu du Lagun Arok
Erredakzioa
Ukrainiako Azovmash Mariupol taldetik iritsiko da Donostiara, eta Endesa Ligan estreinakoz jokatuko du.
Lagun Aro GBCk Ivan Paunic eskolta serbiarra fitxatu du denboraldia bukatu arte. Belgradon jaio zen Paunic 1987. urtean, 1,94 metroko altuera du eta 90 kilo pisatzen du. Endesa Ligan estreinakoz jokatuko du, baina aurretik Italiako, Errusiako, Greziako, Serbiako eta Ukrainiako Ligetan aritu da.
Donostiara Ukrainiako Azovmash Mariupol taldetik helduko da. Serbiako selekzioarekin ere jokatu du Paunicek.