Oficial
Lagun Arok eta Jermaine Taylorrek akordioa deuseztatzea erabaki dute
Erredakzioa
Estatubatuarra eta Gipuzkoa Basket akordiora heldu dira, eta Taylorrek ez du Donostian jarraituko. Ivan Paunicek bere postua beteko du, baina GBCk fitxaketa gehiago egin beharko ditu.
Lagun Aro GBC eta Jermaine Taylor Estatubatuetako eskolta kontratua deuseztatzeko akordio batera heldu dira. Taylorrek ez du Donostian jarraituko, eta Lagun Arok etorkizunerako zorte ona opa dio, bere webgunean azaldu duenez. Ivan Paunicek bere postua beteko du taldean, baina Gipuzkoa Basketek zulotik irteteko fitxaketa gehiago egin beharko ditu.