Egonkor dago
Errege Kopako antolatzaileek animoak bidali dizkiote Miguel Santosi
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketeko ohorezko presidenteak Donostia Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatean jarraitzen du auto istripua izan eta gero.
Albert Agusti ACBko zuzendari nagusiak hitzaldia eman du Errege Kopako zozketan, Gasteizen. Agustik Miguel Santos Gipuzkoa Basketeko ohorezko presidentea gogorarazi du. Santosek Donostia Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatean jarraitzen du auto istripua izan eta gero.
Santosen egoera larria da, baina egonkor dago. "Ahalik eta azkarren osatu eta gurekin egotea nahi dut", adierazi du Agustik.