Ospitalean jarraitzen du
Gipuzkoa Basket: 'Valentziari irabazi geniola badaki Miguel Santosek'
Erredakzioa
"Gure ohorezko presidenteak hobera egiten jarraitzen du; albisteak oso onak dira, dagoeneko familiarekin komunikatzen da eta makina batzuk kendu dizkiote", azaldu du GBCko bozeramaile batek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Miguel Santos ohorezko presidenteak taldearen azken garaipenaren berri duela azaldu du Lagun Aro Gipuzkoa Basketek. Santosek auto istripu larria izan zuen eta Donostia Ospitalean jarraitzen du.
"Gure ohorezko presidenteak hobera egiten jarraitzen du; zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du, baina albisteak oso onak dira, dagoeneko familiarekin komunikatzen da eta makina batzuk kendu dizkiote", azaldu zuen GBCko bozeramaile batek Morris Finley azken fitxaketaren aurkezpenean, asteartean.
"Gutxi barru gurekin izan nahi dugu saskibaloi partidak ikusten", adierazi zuen. "Valentziari irabazi geniola badaki, garaipenaren berri mediku batek eman zion eta hatz bat altxatu zuen ulertu zuela adierazteko", erantsi zuen.