Itxi

Auto istripuaren ondoren

Miguel Santosi alta eman diote 15 egun ospitalean izan ondoren

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketeko ohorezko presidentea etxean atseden hartzen dago, orain dela bi aste Etxegaraten auto istripu larria izan ostean.

Miguel Santos. Argazkia: EITB

Miguel Santos Gipuzkoa Basketeko ohorezko presidenteari alta eman diote Donostiako Ospitalean, orain dela 15 egun auto istripu larria jaso ondoren.

Donostiako saskibaloiko klubak adierazi duenez, Santos etxean dago atseden hartzen, eta bertan berreskuratzeko prozesua jarraituko du.

Urtarrilaren 10ean istripua izan zuen Miguel Santosek Etxegaraten (N-1), eta autoa irauli egin zen.

Santosen Mercedes Benz autoa Gasteizko norabidean zihoan, eta, argitu gabe dauden arrazoiengatik, irauli egin zen. Istripuaren lekuan bertan artatu zuten Santos, baina berehala Donostia Ospitalera eraman zuten.

Albisteak (2)