89-77
Lagun Arok salbazioa lortzeko aurrerapausoa eman du
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek 89-77ko emaitzarekin irabazi dio Kanariasi Illunben, eta bizirik jarraitzen du mailari eusteko lehian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lagun Arok 89-77 irabazi dio Kanariasi Illunben, eta salbazioa lortzeko aurrepausoa eman du talde gipuzkoarrak. Mailari eusteko lehian bizirik jarraitzen du Gipuzkoa Basketek.
Lehen laurdena parekatua izan zen. Bi taldeetako bat ere ez zen abantaila handia lortzeko gai izan, eta lehen hamar minutuak etxeko taldearen aldeko 19-18ko emaitzarekin bukatu ziren.
Bigarren laurdenaren hasieran Lagun Aro izan zen nagusi, baina Kanariasek azkar erreakzionatu zuen, eta 0-8ko partzialarekin aurrea hartu zuen (25-28). Nahasiak izan ziren bigarren laurdeneko lehen minutuan, baina azken minutuetan neurketa parekatu egin zen (34-34). Azkenean, Gipuzkoa Basket lau puntuko abantailarekin iritsi zen atsedenaldira (41-37).
Hirugarren laurdenean bideratu zuen garaipena Lagun Arok. Bikain ekin zion laurdenari Lagun Arok, eta etxeko taldea abantaila lortzen hasi zen. Pixkana, Gipuzkoa Basketek alde handia lortu zuen, eta hirugarren laurdena 16 puntuko abantailarekin bukatu zuen (68-52).
Azken laurdenean Lagun Arok ez zuen aurretik lortutako abantaila kudeatzeko arazorik izan, baina amaierarako lau minutu falta zirenean Kanarias zortzi puntura gerturatu zen (79-71). Taldea ez zen urduri jarri, eta Lagun Aro GBCri ez zion garaipenak ihes egin (89-77).
Fitxa teknikoa:
89 - Lagun Aro GBC (19+22+27+21): Neto (7), Paunic (6), Papamakarios (6), Woods (25), Doblas (13) -hasierako bostekoa- Finley (6), Diez (2), Rubio (8), Ibekwe (16).
77 - CB Canarias (18+19+15+25): Uriz (6), Donaldson (2) Richotti (2), Rost (16), Sekulic (16) -hasierako bostekoa-, Guillén (9), Bibia (1), Heras (8), Lampropoulos (15), Blanco (2).
Epaileak: Martín, Guirao eta Soto.