Itxi

Denboraldi-aurrea

Gipuzkoa Basketek aise gainditu du CB Canarias (75-68)

Erredakzioa

Raul Netok eta Jason Robinsonek Donostiko taldea erasoan gidatu dute, eta Sito Alonsoren gizonek beste garaipen bat lortu du, Hondarribian.

GBC-CB Canarias. Artxiboko argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek garaipen sendoa lortu du CB Canariasen aurka (75-68) Hondarribiko Hondartza Polikiroldegian.

Neto brasildarrak 8-3koa jarri du aurreneko minutuetan, eta Sito Alonsoren mutilek kantxan aise agindu dute. Aureneko laurdena 22-9ko markagailuarekin bukatu da.

Kanarietako taldeak gogor sakatu du bigarren laurdenean, baina Gipuzkoako taldeak erantzun bikaina eman du (34-16). Hala ere, CB Canariasek susperraldia izan du, eta atsedenaldira bi puntu azpitik soilik joan da (39-37).

Bigarren zatian Tenerifeko taldeak markagailua irauli du, baina Netok eta Robinsonek erantzun ona eman dute. Gipuzkoako taldea markagailua goitik jarri da hirugarren laurdenaren bukaeran (53-47), eta azkenengo laurdenean Sito Alonsoren gizonek aise kontrolatu dute neurketa.

Albisteak (3)