Endesa Liga
Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Gipuzkoa Basketek, Murtzian
Erredakzioa
Sito Alonsok zuzendutako taldea hasieratik nagusitu da eta merezitako garaipena eskuratu du (67-85).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gipuzkoa Basketek denboraldiko bere hirugarren garaipena eskuratu du UCAM Murtzia taldea mendean hartuta (67-85). Hiruko marratik aurkaria baino hobeto aritu da Sito Alonsoren taldea, eta hori izan da gakoetako bat.
GBC neurketaren hasieratik nagusitu da, eta etxekoak ez dira suspertzeko gai izan. Bigarren zatian ere gipuzkoarrak izan dira jaun eta jabe, eta partida erabakita heldu da laugarren laurdenaren hasierara.
Robinson izan da partidako saskiratzaile nagusia 21 punturekin.
Fitxa teknikoa:
67. UCAM Club Baloncesto Murtzia (15+10+21+21): San Miguel (-), Jordi Grimau (15), Davis (9), Antelo (18) eta Lima (11) -hasierako bostekoa-, Tillie (6), Ben Romdhane (2), Servera (-), Wood (3) eta Sergio Sánchez (3).
85. Gipuzkoa Basket (19+17+25+24): Neto (11), Winchester (6), Robinson (21), Ramsdell (8) eta Doblas (17) -hasierako bostekoa-, Motos (-), Hanley (2), Huskic (1), Salgado (7), Olaizola (4) eta Cortaberria (8).