Larunbatean, 20:15ean
Gipuzkoa Basketek Ligako bolada onari eutsi nahi dio Unicajaren aurka
Erredakzioa
Talde andaluziarra aurtengo denboraldian Illunbetik pasa den aurkari indartsuena da.
Iragan jardunaldian Manresari gailendu eta denboraldian lehen aldiz plan offetako postuetan sartu ostean, Gipuzkoa Basketek bolada onari eutsi nahi dio Endesa Ligako talde onenetariko baten aurka: Unicaja (larunbatean, zuzenean, 20:!5ean).
Talde andaluziarra orain arte Illunbetik pasa de aurkari indartsuena da, eta Sito Alonsoren mutilen benetako maila zein den ikusteko balioko du.
Azken aldian egin bezala, gipuzkoarrek defentsan oinarrituko dute euren jokoa, izan ere, jokatutako bederatzi jardunaldietan Unicajak baino 14 puntu gehiago hartu ditu bakarrik.
Donostiarren artean aipatzekoa da Jason Robinson jokalariaren ekarpena. Taldea bezala, bolada onean dabil, eta gezurra dirudi duela hilabete batzuk saskibaloi profesionala uztea pentsatzen ibili izana.