Igandean 18:00
Sito Alonsok ez du Real Madrili irabaztea baztertzen
Erredakzioa
Jason Robinsonen baja "arazo handia" dela aitortu du Sito Alonso gipuzkoarren entrenatzaileak.
Gipuzkoa Basketek Real Madril Endesa Ligako liderra hartuko du igande honetan, 18:00etan. Jason Robinsonen baja "arazo handia" dela aitortu du Sito Alonso gipuzkoarren entrenatzaileak, baina ez duela Madrilgo taldea gainditzea baztertzen azpimarratu du.
Hala ere, Real Madrili irabaztea "zaila" dela adierazi du, baina bere taldeak dena emango duela baieztatu du, "ezustekoa" emateko bide bakarra dela esanez.
"Partida irabazteko orain arte eman ez diren baldintzak bete beharko lirateke", gaineratu du aurkariaren denboraldi bikainari aipamen eginda.