Itxi

Endesa Liga

GBCk ezin izan du liderra gainditu (65-76)

Erredakzioa

Netoren eta David Doblasen lidergopean, markagailuari buelta ematen saiatu dira, baina zuriek garaipena eskuratzeko beharrezkoa zuten errentari eutsi diote.

Llull eta Neto. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek ezin izan du Real Madril liderrari irabazi, eta denboraldiko zortzigarren porrota jaso du 65-76. Hurrengo asteburuko hitzordua, Estudiantesen aurka, hil edo bizikoa izango da.

Indartsu hasi du partida Real Madrilek, eta berehala errenta garrantzitsua lortu du (2-11). Aurreneko laurdenaren amaieran, 11 puntuko erreta zuten Pablo Lasoren gizonek.

GBCk ez du amore eman eta partidaren erritmoari eusteko lanean jarraitu du. Donostiako taldeak 9 puntuko desabantailarekin ekin dio neurketako bigarren zatiari (28-37).

Baina norgehiagokaren gidoia argi zegoen: zuriak nagusi, eta gipuzkoarrak susperraldiaren bila. Netoren eta David Doblasen lidergopean, markagailuari buelta ematen saiatu dira, baina zuriek garaipena eskuratzeko beharrezkoa zuten errentari eutsi diote. Llull izan da neurketako saskiratzaile nagusia, 18 punturekin, eta Doblasek 16 egin ditu.

Fitxa teknikoa:

65 - Gipuzkoa Basket (12+16+21+16): Neto (14), Cortaberria (2), Ramsdell (5), Winchester (9), Doblas (16) -hasierako boskotea-, Salgado (8), Hunley (11), Olaizola, Robinson, Motos.

76 - Real Madril (23+14+21+18): Llull (18), Draper (6), Rudi Fernandez (13), Mirotic (6), Bourousis (5) -hasierako boskotea-, Sergio Rodriguez (12), Carroll, Felipe Reyes (7), Diez, Darden (2), Slaughter (3), Mejri (4).

Albisteak (1)