Itxi

Etxean

Erronka zaila du Gipuzkoa Basketek Valentziaren aurka

Erredakzioa

Donostiarrek bolada txarra itxi nahi dute, igandean 12:15ean, baina aurrean Real Madrilen erritmoa eusten duen talde bakarra izango du.

Valentzia, aurkari zaila Gipuzkoa Basketentzat. Argazkia: EFE.

Gipuzkoa Basketek emaitzen bolada txarrari bukaera emateko asmoarekin hasiko du bigarren itzulia. Aurrean Valentzia izango du, oso aurkari zaila, Real Madrilen atzetik dabilena. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.

Gipuzkoa Basketen helburua jaitsiera postuak saihestea da, baina oraindik gora begiratzeko aukerak dituzte. Errege Koparako sailkatzeko zorien egon zirenean, ordea, sei neurketatik bost galdu zituzten.

Valentzia, oso denboraldi onean, Gipuzkoa Basket birrindu zuen joanekoan. Orain, Sito Alonsoren mutilek Jason Robinson onena (taldeko antotatzailea da, baina arazo fisikoekin ibili da azken jardunaldietan), eta David Doblas, momentu onean, beharko dituzste.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)