Itxi

Endesa Liga

Porrota jaso du Gipuzkoa Basketek Fuenlabradan (81-67)

Erredakzioa

Sito Alonsoren taldea aurretik izan da lehen bi laurdenetan, baina bigarren zatian behera egin dute nabarmen. Doblas eta Ramsdell izan dira onenak donostiarren artean (16 puntu).

Robinsonek ez du partida ona egin Fuenlabradaren aurka. Efe.

Gipuzkoa Basketek galdu egin du Fuenlabradaren aurka jokatutako partida. Horri esker, madrildarrek urrats garrantzitsua eman dute jaitsieraren arriskua saihesteko bidean.

Donostiarrak nagusi izan dira lehen bi laurdenetan: lehenengoa 19 eta 24 amaitu dute aurretik, eta bigarrena, berriz, 37 eta 39.

Baina atsedenaldiaren ostean Fuenlabrada suspertu egin da, Paunicen eta Feldeineren abiadurari esker, eta markagailua iraultzea lortu du (45-44 markagailuan, 23. minutuan). Gipuzkoarrak Doblasen jokoan oinarritu dira, eta kantabriarra, 16 puntu lortuta, onenen artean izan bada ere, bere lana ez da nahikoa izan partidua irabazteko.

Azken laurdenaren hasieran, etxekoek 12 puntuko aldea atera dute. GBCk asko nabaritu du Robinson ez zegoela sasoiko, eta Neto eta Salgado ere ezinean aritu dira.

Azken minutuetan huts asko egin dituzte bi taldeek. Robinson orduan agertu da, eta sei puntu sartu ditu, baina beranduegi zen.

Fitxa teknikoa:

81. Fuenlabrada (19+18+23+21): Cabezas (17), Feldeine (15), Panko (15), Arnold (4), Vargas (11) –hasierako bostekoa-, Vega (-), Paunic (13), Pérez (4), González (-) eta Montañez (2).

67. Gipuzkoa Basket (24+15+15+13): Neto (8), Cortaberria (6), Robinson (11), Ramsdell (16), Doblas (16) –hasierako bostekoa-, Motos (-), Salgado (4), Olaizola (-) eta Hanley (6).

Albisteak (2)