Itxi

Estudiantesen aurka

Gipuzkoa Basketek garaipena izango du helburu lehen jardunaldian

Erredakzioa

Jaume Ponsarnauk entrenatutako taldeak irabazita eman nahi dio hasiera denboraldi berriari (igandean, 19:00etan).

David Doblasen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek Tuenti Estudiantesen aurka emango dio hasiera aurtengo Endesa Ligari (igandean, 19:00etatik aurrera). Gipuzkoarrek ondo hasi nahi dute denboraldi berria eta garaipena izango dute helburu lehen jardunaldian.

GBCk sei jokalari fitxatu ditu, eta gainontzekoek iaztik jarraitzen dute. Nobedade nagusia joko-antolatzailearen lanean izango da: Javi Salgado aurkaritzat izango du igandean GBCk eta Josep Franch eta Jared Jordan jokalariek izango dute Gipuzkoa Basketen jokoa ondo antolatzearen ardura. Taquen Deaneak, ordea, saskiratzearena.

Dani Diezek Real Madriletik utzita jokatuko du Donostian. Jokalari gaztea da, ilusioa dauka eta dena emateko prest dago.

Albisteak (2)