Itxi

Porrota Bartzelonaren kontra

Defentsan egindako lana ez da nahikoa izan

Erredakzioa

Gipuzkoarrek 43-57 galdu dute Bartzelonaren aurka. Nahiz eta defentsan ondo ibili 43 punturekin zaila da garaipena lortzea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gipuzkoa Basketek 43-57 galdu du Bartzelonaren aurka Endesa Ligako laugarren jardunaldian

Nahiz eta defentsan ondo ibili 43 puntu besterik ez dituzte sartu gipuzkoarrek. Lehen laurdenaren emaitza adierazgarria zen: 4-6. Atsedenaldian hamar puntu besterik ez zituzten lortu gipuzkoarrek, Bartzelonak ordea, 28.

Bigarren zatian hobeto ibili zen Gipuzkoa Basket, baina garaipena lortzeko nahikoa ez. Modu honetan jokatutako lau jardunaldietan lau porrot dituzte Jaume Ponsarnauren gizonak.

Fitxa teknikoa

43.- Gipuzkoa Basket: Jared Jordan (7), Dean (4), Dani Diez (10), Hanley (6), Doblas (8) -hasierako taldea- Franch (4), Motos, Grimau (2), Olaizola, Huskic (2).

57- Bartzelona: Huertas, Olesson (6), Doellman (6), Thomas (3), Tomic (10) -hasierako taldea- Lampe, Hezonja (2), Abrines (7), Satoransky (9), Pleiss (6), Nachbar (8), Hakanson.

Epaileak: Herrezuelo, Perez Niz eta Rial.

Partzialak: 4-6; 10-28 -atsedenaldia- 28-43; 43-57.

Albisteak (2)

Bideoak (1)