Itxi

Egoera kezkagarria

Gipuzkoa Basket kaskar dabil erasoan, inoizko emaitzarik txarrenekin

ERREDAKZIOA

Talde gipuzkoarraren historian bada honakoan baino puntu gutxiago sartu zuten partida bat, Gipuzkoa Basketek Valladoliden duela lau urte eta erdi jokatu zuena, alegia.

Gipuzkoa Basket-Bartzelona. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek denboraldian lehen aldiz defentsa estutu egin zuen Bartzelonaren aurka (43-57), bere historiako bigarren erasorik txarrenaren trukean.

Klubaren historian bada gipuzkoarrek honakoan baino puntu gutxiago sartu zuten partida bat, hain zuzen ere, duela lau urte eta erdi Valladoliden etxean jokatu zuten partidan. Bertan, talde gipuzkoarrak 61-39 galdu zuelarik.

Lau partida eta lau porrot, horixe da Gipuzkoa Basketen denboraldi hasieraren balantzea. Eta, hortaz, Jaume Ponsarnauren taldea bere historian egin duen hasierarik txarrena berdintzeko zorian dago.

Duela bi denboraldi, talde gipuzkoarra mailaz jaitsi zenean, Gipuzkoa Basketek Ligako lehen bost partidak galdu zituen, eta ez zuen partidarik irabazi seigarren jardunaldira arte.

Bestalde, Bartzelonaren aurka galdutako partidan, txanponaren beste aurpegia erakusteko gai izan zirela ere azpimarratu beharra dago; izan ere, defentsan nabarmen hobetu dutela igarri zen.

Albisteak (3)