71-70 Kanaria handiaren kontra
Gipuzkoa Basket, ezustekoa ematetik gertu
Erredakzioa
Donostiarrek partida ona egin dute Las Palmasen eta azken unera arte ez da garailea erabaki.
Gipuzkoa Basketek 71-70 galdu du Kanaria Handia Herbalife taldearen kontra Endesa Ligako bederatzigarren jardunaldian.
Gipuzkoarrek ezin izan dute denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu Las Palmasen nahiz eta horretarako jokoa egin. Jauma Ponsarnauren taldea 20-14 hasi da galtzen lehen laurdenean, baina etxeko taldeak ezin izan du neurketa inoiz apurtu eta atsedenaldian 35-34 agintzen zuten Garcia Renesesen mutilek. Dani Diezek azken jaurtiketa bat izan du partida irabazteko, baina baloia ez da saskian sartu.
Hirugarren eta laugarren laurdenak nahiko parekatuak izan dira eta azkenean garaipena etxean geratu da azken jokaldietan hobeto ibili baitira kanariarrak. Taquan Dean, 16 punturekin, neurketako saskiratzaile onena izan da.
Fitxa teknikoa:
71 - Herbalife Gran Canaria (20+15+19+17): Oliver (9), Urtasun (11), Newley (6), Baez (15) eta Tavares (2) -hasierako boskotea-, Kuric (14), Paulí (2), Kendall (4) eta Bellas (8).
70 - Gipuzkoa Basket (14+22+20+14): Jordan (8), Dean (16), Grimau (-), Hanley (14) eta Doblas (9)-hasierako boskotea-, Iarochevitch (13), Olaizola (1), Franch (6), Diez (3) eta Huskic (-).
c (-).