Endesa Liga
Ahazteko moduko hirugarren laurdena Palaun (71-58)
Erredakzioa
Atsedenaldian 33-36 agintzen zuen Gipuzkoa Basketek. Halere, hirugarren laurdenean 29-11ko partzialari esker partida erabakita utzi zuten etxekoek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gipuzkoa Basketek lehen zati bikaina jokatuko du Palaun Bartzelonaren kontra. Atsedenaldira 33-36 irabazten joan dira gipuzkoarrak eta bazirudien ezustekoa emateko gai izango zirela.
Hala ere, Alex Abrinesek hirugarren laurdenenean 12 puntu egin ditu neurketa erabakitzeko, partziala 29 eta 11koa izan da laurden horretan.
Azken hamar minutuetan markagailua ez da aldatu. Doblasek 13 punturekin izan da saskiratzailerik onena izan da.
Fitxa teknikoa
71. Bartzelona (18+16+27+10): Satoransky (12), Abrines (16), Oleson (7), Doellman (6), Pleiss (4) -hasierako taldea- Jackson (7), Marcelinho (6), Tomic (4), Nachbar (4), Lampe (3), Navarro (2) eta Hezonja (-),
58. Gipuzkoa Basket (17+19+11+11): Jordan (7), Dean (14), Díez (7), Hanley (4), Doblas (13) -hasierako taldea-, Grimau (4), Iarochevitch (4), Franch (2), Huertas (3) eta Olaizola (-).
Partzialak: 18-17, 15-19, 29-11 eta 10-11.
10-11.