Itxi

Endesa Liga

Luzapenean galdu du partida Gipuzkoa Basketek (74-86)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek bolada txarrean jarraitzen dute, Fuenlabradaren aurka ere galdu baitute. Madrildarrak aurkari zuzena dira Endesa Ligan jarraitzeko borrokan.

Donostiarrei garaipenal alde egin die azken minutuetan. Argazkia: Efe.

Gipuzkoa Basketek galdu egin du Montakit Fuenlabradaren aurka Endesa Ligako 29. jardunaldian jokatutako partida. Neurketa luzapenean erabaki da, eta hor madrildarrak hobeak izan dira. Horri esker, datorren denboraldian Endesa Ligan jokatzen jarraitzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Panko izan da jokalari onena (29 puntu eta 3 errebote).

Gipuzkoarrentzat ere garrantzitsua zen garaipena lortzea, azken partidetan galtzaile atera direnez, kategoriari eusteko arazoak eduki baititzakete, horrela jarraituz gero.

Jaume Ponsarnau entrenatzaileak oso argi zeukan partida honen garrantzia, eta lehen minutuetan ondo aritu dira gipuzkoarrak (14 eta 6 jarri dira), baina minutuek aurrera egin ahala lo geratu dira.

Gipuzkoa Basket urduri aritu da, jaurtiketetan huts ugari eginez, eta Fuenlabradak etekina atera dio egoera horri. Hala ere, neurketa orekatua izan da, eta Jordi Grimauk azken laurdenean egindako bi jokaldiek luzapena behartu dute (70-70).

Azken minutu horietan, baina, Fuenlabrada gehiago izan da, eta donostiarrek ez dute aukerarik izan. Garaipenak alde egin du Madril aldera.

Fitxa teknikoa:

74.- Gipuzkoa Basket: Jordan (1), Grimau (17), Dani Diez (21), Hanley (4), Doblas (14) -hasierako boskotea-; Josep Franch (2), Huertas, Huskic, Olaizola, Iarochevitch (15) eta Abrecrombie.

86.- Montakit Fuenlabrada: Cvetkovic (11), Mayo (11), Andy Panko (29), Smits (2), Akindele (6) -hasierako boskotea-; Jorge Sanz, Clark (10), Diagne (2), Alberto Diaz (8), Miso (6) eta Vega (1).

Laurden bakoitzeko markagailua: 14-10; 26-33 (atsedenaldian); 49-51; 70-70 (partida amaieran); 74-86 (luzapenean).

6 (luzapenean).

Albisteak (3)